Emakume azpeitiar bat hil du Madrilen, ustez semeak

Urola Kostako Hitza 2015eko abuztuaren 3a

Madrilen (Espainia) bizi zen azpeitiar bat hil du ustez semeak, kolpeka. M.M.J.U. 72 urteko emakume azpeitiarra uztailaren 31 goizean hilda aurkitu zuen Espainiako Polizia Nazionalak, Madrilen, bere etxean. Joan den ostiral goizean, 08:45ak aldera, hildakoaren semeak Poliziari deitu zion, ustez egindakoaren berri emateko. Dei horren ondoren, larrialdi zerbitzuetakoak eta poliziak emakumearen etxera joan ziren, baina larrialdietakoek ordurako ezin izan zuten ezer egin. Gorpua ohe gainean aurkitu zuten etzanda eta kolpatuta, ustez erreminta sendo batekin. Segidan, hildako emakumearen F.L.U.J. 46 urteko semea atxilotu egin zuen poliziak, ama hiltzea egotzita. Gertaerak argitzeko ikerketa zabaldu du Espainiako Poliziak. Bihar, asteartea, Azpeitian egingo dira hildako emakumearen aldeko hileta elizkizunak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide