Txingudiko Badiako igerialdian Maialen Sudupek infantiletako txapela lortu du

Urola Kostako Hitza 2015eko abuztuaren 3a

Azpeitiko Izarraitz Igeriketa Elkartekoak Hondarribin jokatutako igeriketa proba irabazi du

Hondarribiko hondartzan Txingudiko Badiako XII. Igerialdia jokatu zen larunbatean. Azpeitiko Izarraitz Elkarteko Maialen Sudupek (2002 urtekoa da) infantil mailako txapela lortu du. Maila horretan 59 igerilarik hartu zuten parte, 700 metro luzerako proba eginez. Nesketan Sudupek irabazi zuen. Baina, azpeitiko kirol taldeko beste bi igerilari ere aritu ziren: Uxue Etxeberriak (2004 urtekoa) 15. postua egin zuen eta Alazne Sudupek (2004koa) 26. postua. Leire Zeziaga masterretan hirugarren egin zuen (Izarraitz Igeri Elkartea). Masterretan Leire Zeziaga podiumeko hirugarrena Hondarribiako helduen itsas zeharkaldien 346 parte hartzaile izan ziren eta tartean Izarraitzeko lau igerilari: Rafa Zubeldiak 17. postuan bukatu zuen, eta seniorretan laugarren egin zuen; Leire Zeziagak 61. postuan bukatu zuen, master mailan podiumeko hirugarren postua lortuz; Aitzol Apalantzak 146. postuan bukatu zuen; eta, Edu Sudupek 299. postuan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide