San Inazio bezperako argazki bat (E. Albizu Lizaso)
Azpeitiko Udalak balorazio ona egin du jaiez, eta azaldu du "oso ondo" joan direla saninazioak eta santioak, oro har. Mikel Ibarzabal Festa batzordeburuak esan du azken urteetan "festa parte-hartzaileen alde" eginiko lana fruituak ematen ari dela: "Inoiz baino jende gehiago izan da herriko kaleetan, eta poztekoa da, herriarentzat onura baita".
Bestalde, eraso sexistak aipatu ditu Udalak. Ibarzabalek adierazi du "jarrera desegokiak eta errespetu faltak" ere izan direla Azpeitiko festetan. "Azpeitiko Udalak lanean jarraituko du halako jarrerei aurre hartzeko eta elkartasun keinuak indartzeko", nabarmendu du.