Saninazioen azken egunean, bertso-pala goiza girotzeko

Ana Abarisketa 2015eko abuztuaren 2a

Azpeitiko San Inazio jaien azken egunak giro ezin hobean argitu du. Eguraldi goxoaren konpainian gaupaseroek hartu dute herriko hainbat txoko, festari bukaera emateko presarik gabe. Aurreko egunean zertxobait lehenago etxeratu ziren batzuk bertso-palan ziren 11:30ean, Frontoi Txikin. Herriko neska-mutilen pala partida Xebastian Lizasok eta Iñigo Ibañezek girotu dute, bertsoz-bertso. Azkenean, 19-22 gailendu dira Miren eta Txapi, Haritz eta Alaitzen kontra. Guztiek jaso dute otarra eder bana bukaeran.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide