Karmen Altuna eta Mikel Otaegi garaile, beste behin, saninaziotako VIII. Bakailao Txapelketan

Ana Abarisketa 2015eko abuztuaren 1a

Goizeko 11:00etan hasi da, zortzigarren urtez, San Inazio jaietako Bakailao Txapelketa. Aurtengoan 34 bikotek hartu dute parte eta epaimahaikideei kostatu zaie irabazleen izen abizenak erabakitzea, berdinketa izan baita aurreneko bien artean. Epaimahaiak berriro probatu ditu pil-pilak eta, eztabaidatu ondoren erabaki dute Karmen Altunak eta Mikel Otaegik prestatutako kazolari ematea aurreneko saria. Bikote hau ezaguna da txapelketan aurreko edizioan ere garaipena lortu baitzuten. Bigarren izan dira Maritxu Artega eta Mila Uranga. Azkenik, hirugarren saria lortu dute Oihana Elduaienek eta Kepa Urbietak. Elkarteen artean Zulo Zabalekoak izan dira irabazleak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide