Igor Etxanizek egin ditu aguaziltxo lanak lehen aldiz, osaba ordezkatuz

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko uztailaren 31

Igor Etxaniz aguaziltxo bezala irten da aurtengo kalejiran, Lorentxo Etxaniz Kinttela osaba ordezkatuz. 32 urtez jarraian izan da Kinttela Azpeitiko aguaziltxoa, eta ilobari utzi zion postu hori joan den urtean. Abenduan hil zen Kinttela, gaixotasun baten eraginez. Gaur, ostirala, omenaldia egin diote Udal Musika Bandaren kontzertuan, eta pasodoblea eskaini diote. Izan ere, harentzat sortu dute abesti bat. Urtero bezala, mandazainekin eta Udal Musika Bandarekin egin du kalejira aguaziltxoak. Alde Zaharrean ibili dira, eta zezen plazara joan dira handik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide