'Zezenketarik gabeko Azpeitia nahi dugu', oihukatu dute zezen plaza aurrean

Eneritz Albizu Lizaso 2015ko uzt. 31a, 18:36

(E. Albizu Lizaso) Oinatz elkarte animalistak antolatuta, zezenketen aurkako elkarretaratzea egin dute gaur, San Inazio egunez, Azpeitiko zezen plazaren aurrean. Bosgarren agindua, ez duzu hilko jartzen zuen pankartaren aurrean bildu dira 30 lagun inguru, eta herrian zezenketan egitea salatu dute. Besteak beste, zera oihukatu dute: Tortura ez da kultura, zezenketarik gabeko Azpeitia nahi dugu edo galaz janzten zarete hilketa bat ikusteko. Euskaraz eta gaztelaniaz egin dituzte aldarrikapenak. Tentsio uneak ere sortu dira zezenketara joatekoak ziren pertsonekin, baina ez da ezer larririk gertatu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide