Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udal Musika Bandak kontzertua eskaini du gaur, ostirala, Sanagustin kulturgunean. Herritar asko egoten dira zain San Inazio eguneko kontzerturako, baina aurtengoan berezitasun batzuk izan ditu. Lorentxo Etxaniz Kinttela aguaziltxo ohia omendu dute, harentzat sortutako pasodoblearekin. 32 urtez izan da Azpeitiko zezen plazako aguaziltxoa Kinttela, eta joan den urtean pasatu zion erreleboa Igor ilobari. Postua utzi eta hilabete batzuetara hil zen Etxaniz, gaixotasun batekin. Iñaki Alberdik ere jaso du aitortza. Izan ere, 65 urte egin ditu hark Udal Musika Bandan klarinetea jotzen.