Jesusen Lagundiak jakinarazi duenez, Jubileu urtean Ignaziotar Bidearen baitan Azpeitira eta Manresara (Herrialde Katalanak) joaten diren erromesei "barkamen osoa" emango die Vatikanoak. Mauro Piacenak eman du horren berri, Vatikanoko Penitentziari Nagusiak, latinez igorri dituen bi dekreturen bidez. Vatikanoan erabaki hori hartu dute honakoek eskatuta: Jesusen Lagundiko apaiz Probintzial Francisco Jose Ruiz Perez jesulagunak, Donostiako gotzain Jose Ignazio Munillak eta Mons gotzainak.
Datorren larunbatean, abuztuaren 1ean, hasiko da, hain zuzen, Jubileu urtea.