https://youtu.be/In8-kHlGip8
Hasi dira saninazioak. 12:00etan txupinazoa bota dute Azpeitiko ikastolako sortzaileek, eta danbatekoarekin hasi da jaia Azpeitian. Azken urteetan bezala, arroxaz zipriztindu dira herriko kaleak, eta lau egunez ez du etenik izango festak. Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak esan du azpeitiarrek ez dutela beraien herria maite handiena edo politena delako, beraien herria delako baizik.
"Azpeitiarrak harroak garela esaten dute, baina gaur badugu harro sentitzeko arrazoia", esan du ikastolaren sorrerako guraso, irakasle eta ikasleengatik. Gogorarazi du haiek guztien kontra egin zutela lana, eta gai izan zirela beraien "izerdiarekin", euskaldunen kultura eta hizkuntza aurrera ateratzeko. Txupinazoarekin batera, omenaldia egin diete haiei Azpeitiko Udalak.
Behin hasiera emanda, ez dago atzera bueltarik. Igandea bitartean ospatuko dituzte San Inazio jaiak azpeitiarrek. Ikusgai duzue hurrengo egunetako
egitaraua.