Azpeitian helduen igeri ikastarorako izena emateko epea zabaldu dute

Nerea Uranga 2015eko uztailaren 29a

Irailean hasiko den helduen igeri ikastaroan izena emateko epea zabaldu dute Azpeitiko Udal Igerilekuan. Ikastaroa irailaren 15etik abenduaren 15a bitartekoa da. Saioak astean bi egunetan izango dira, asteartetan eta ostegunetan, 10:00etan; edota, astelehenetan eta asteazkenetan, 20:00etan.  Azpeitiko Udal Kirol Patronatuko bazkideek 102 euro ordaindu beharko dute ikastaroa, eta gainontzekoek 178,50 euro. Azpeitiko igerileku estalia itxita uztailaren 30etik abuztuaren 16ra Azpeitiko estalitako igerilekua uztailaren 30etik abuztuaren 16ra arte itxita egongo da. Garbitzeko eta mantenu lanak egiteko itxiko dute. Baina, Azpeitiko Udal Kirol Patronatuko bazkideek Zumaiako eta Azkoitiko kiroldegira joateko aukera izango dute bitarte horretan; ordea, Azkoitikoa abuztuaren 10etik aurrera itxita egongo da. Muskulazio zerbitzua ere erabili ahal izango dute bi herri horietako kiroldegietan. Baina, abuztuko bigarren hamabostaldian, hau da, abuztuaren 16tik irailaren 1era arte  Azpeitiko estalitako igerilekua zabalik egongo da, 09:00etatik 13:00etara bitartean. Garmendipeko kirolguneko instalazioak (tenisa, padela eta futbol zelai artifiziala), abuztuaren 3tik 31ra arte, 11:00etatik 20:00ak arte irekita izango dira egunero, eta zerbitzua kiroldegiko tabernatik bideratuko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide