Azpeitiko Udalak zezenketen kontrako elkarretaratzea festen egitarauan ez sartzea salatu du Oinatz elkarte animalistak

Urola Kostako Hitza 2015eko uztailaren 27a

Oinatz elkarte animalistak azaldu du Azpeitiko Udalarekin "haserre" dagoela, San Inazio jaietako egitarauan ez dutelako eman zezenketen kontrako elkarretaratzearen berri. "Ahaztu egin zaiela izan da eman diguten arrazoia, eta seriotasun eta errespetu falta iruditzen zaigu", esan dute Oinatz-eko kideek. Haiek azaldu dutenez, "behar bezala eta denboraz" egin zuten eskaria ekintza egitarauan ager zedin: "Idatzizko eskaera egin arren, bistakoa da ez dutela sartu". Nolanahi ere, uztailaren 31n, ostiralean, elkarretaratzea egingo dute Oinatz-eko kideek. 17:30ean da hitzordua, zezen-plazaren aurrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide