Almitza sega elkarteak aurkeztu du Europako Sega txapelketan parte hartuko duen Euskal selekzioa. Abuztuaren 28tik 30era jokatuko da txapelketa, Loiolako belardietan, Azpeitian. Alemania, Austria, Suitza, Eslovenia eta Hego Tirolen aurka lehiatuko dira Euskal selekzioko kideak. Hamabost kirolari aurkeztu dituzte, eta haietatik bat da eskualdekoa; Jesus Mari Goenaga errezildarra, hain zuzen. Honakoa da euskal segalarien zerrenda:
- Alaitz Imaz: Hernialde.
- Ainhoa Mazkiaran: Altsasua.
- Ainhoa Galarraga: Ibarra.
- Irati Astondoa: Zeanuri.
- Ainara Otamendi: Ibarra.
- Bixente Mitxelena: Oiartzun.
- Jesus Mari Goenaga: Errezil.
- Koldo Arzelus: Tolosa.
- Julen Gabirondo: Urnieta.
- Andoni Urrutia: Oñati.
- Aimar Garmendia: Zaldibia.
- Oier Urkola: Anoeta.
- Jon Otegi: Oiartzun.
- Mikel Lizartza: Tolosa.
- Suharri Irazustabarrena: Astigarraga.
Almitzako Garikoitz Lobregatek esan du Sega txapelketa ez dela "kirol ekitaldi soil" bat izango, kultura desberdinen arteko topagunea baizik. Tokiko garapen ekonomikoari ere mesede egingo diola uste dute haiek. Estitxu Elduaien Azpeitiko Kirol batzordeburuak ere esan du Urola bailararentzat "aukera ekonomikoa" izango dela txapelketa, eta herriko komertzioen eta eragileen oniritzia jaso dutela: "Azpeitia eta Urola bailara Europan bistaratzeko modua izango da".
Herri kirol alorrean, urteko ekitaldi "mediatikoena" izango dela nabarmendu du Lobregatek. Esate baterako, Etb kateak eskainiko du txapelketa telebistaz. Bestalde, gainontzeko herrialdeetako telebistak ere Azpeitian izango dira egun horietan, eta
streamming bidez ere eskainiko dituzte kirol-probak.