Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bezperan, Santio egunez, jokatu beharreko Cesar Valverde Pilota Txapelketako finalak atzo jokatu zituzten Frontoi Txikian, Ilunpe Pilota Elkarteko pilotariek. Horrekin batera, Marea Arroxakoak haurrentzako bazkarirako prestaketekin hasita zeuden Frontoi Txikiaren ondoan.
Haurren meza eta gero, 13 herri eta auzotatik etorritako erraldoien taldeek hartu zuten parte atzo, igandea, Azpeitiko Umeen Euskal Festa Egunean. Kalejiran ibili ondoren, Azpeitiko Dantza Suelto taldekoen dantza saioaren ondoren, erraldoien dantza lehiaketa jokatu zuten plazan. Bai banaka eta bai taldeka Txantreakoak izan ziren irabazleak. Banakako lehiaketa irabazita 300 euro jaso zituzten, eta taldekako lehiaketako lehen postuagatik 600 euro.