Errekortarien txapelketan Azpeitiko zezen plaza bete egin da

Nerea Uranga 2015eko uztailaren 26a

Atzo, larunbata, jokatu zen Azpeitiko Errekortari Txapelketa zezen plazan, Zezen Beltz taldeak eta Toropasion enpresak antolatuta. Ikuskizuna ikusteko zezen plaza goraino bete zen: jauziak, kiebroak, errekorteak... denetarik ikusteko aukera izan zen Toropasion ganadutegiko zezenekin. Iazko moduan egin dute aurten ere txapelketa. Hamabi errekortariak lauko taldeetan aritu dira aurrena eta bakoitzetik bina sailaktu dira finalerdiak jokatzeko. Gero, finala buruz burukoa izan da Paquito Murillo eta Eusebio Sacristanen artean. Azkenean txapela iza bezalaxe Murillok irabazi du. Honek bukaeran azaldu duenez, txapelketa berak baino askotan ikuslegoak du garrantzia: "Azpeitian ikuslegoa oso esker onekoa da, eta ederra da hemen aritzea. Jendeak badaki zer ikusten ari den, eta asko baloratzen du".  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide