Guar, Santio egunez, Baserritarren Eguna ari dira ospatzen Azpeitian. Jendetza bidu da eguerdi artean Azpeitiko plazan eta Alde Zaharrean. Sagardo txapelketa hasi aurretik, Azpeitiarren Napar Zuzterrak taldekoek Nafarroako bandera omendu dute.
43. Sagardo Txapelketan 23 sagardogilek hartu dute parte, eta Alorrenea da epaimahaikideek aukeraratutako onena.
Sagardo txapelketaren sailkapena:
1. Alorrenea sagardotegia (Astigarraga): 134 punturekin.
2. Irigoien-Herrero (Astigarraga): 125 puntu. (
Iaz Herrerue txapelduna izan zen)
3. Petritegi (Astigarraga): 124 puntu.
Elkarteek emandako saria Petritegik jaso du.
Sagardo txapelketa antolatzen jarduten zuen Jabier Garate zenari omenaldia egin diote, eta Tere Larrañaga alargunari eta bi semeei oroigarri bat eman diete txapelketaren antolatzaileek eta Azpeitiko Udalak.
Ardi gazta txapelketa ere jokatu da Azpeitian, 28 gaztagilek hartu dute parte kasu honetan.
Sailkapena:
1. Ricardo Remiro (Eulate, Nafarroa). 300 euroko saria jaso du.
2. Ipiñaburu (Zeanuri, Bizkaia). 200 euroko saria.
3. Nieves Mujika (Idiazabal, Gipuzkoa). 150 euroko saria.
Astotegian eguerdira bitartean ganadu erakusketa egon da, eta herriko plazan txekor errearen, hegaluze errearen eta gazta pintxoen postuak egon dira.
Arratsaldean festak segida du Azpeitian:
18:00. Kantu poteoa, San Martin egoitzatik hasita
18:30.
Azpeitiko Errekortari Txapelketa, zezen plazan.
Zezen Beltz eta
Toropasion-ek antolatuta.
19:30-22:30. Jainekin txarangaren kalejira.
20:30. Euskal Herriko Herriarteko pilotari txapeldunei harrera egingo zaie.
23:00. Elvisabuelo Gospel Band taldearen kontzetua, herriko plazan.Orain, arratsaldean, zer egina ere izango da Azpeitian.