Azpeitia da Euskal Herriko Herriarteko pilota txapelketako txapelduna

Nerea Uranga 2015ko uzt. 25a, 14:32

Azpeitiak Uharteri 2-1 irabazi dio gaur, uztailak 25, Euskal Herriko Herriarteko pilota txapelketan. Gipuzkoakoa irabazi eta lurraldea ordezkatuz jokatu du Euskal Herrikoa. Arratsaldean pilotariei harrera egin zitzaien Azpeitiko plazan. Plaza herritarrez beteta egon zen eta udaletxeko balkoira atera ziren pilotariak. Balkoitik Jokin Iriondo Ilunpeko kideak bertsoa ere bota zuen. https://youtu.be/DuCFxaej8ec Euskal Herriko Herriarteko txapelketa (Argazkia: Azpeitiko Udala)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide