50 urte igaro dira Azpeitiko ikastolaren sorreratik, eta haren sustatzaileak gonbidatu ditu Azpeitiko Udalak balkoira, saninazioetako txupinazoa bota dezaten. Erakundearen arabera, sorrerako guraso, irakasle eta ikasleak dira gonbidatuak, "euskara eta euskarazko hezkuntzaren aldeko lana txalotu eta eskertzeko asmoz". Uztailaren 30ean, San Inazio bezperan, 12:00etan botako dute txupinazoa, ohi bezala.
Udalak 11 lagun gonbidatu ditu saninazioen hasierako ekitaldira: Iñaki Olarte, Iñaki Eizmendi, Inazio Valverde, Rafael Larrañaga, Kontxu Odriozola, Mari Tere Garmendia, Josu Bereziartua, Xabier Goenaga, Mila Soraluze, Xebas Bereziartua eta Mertxe Urrestilla.