(E. Albizu Lizaso)
Iraurgiko neskak Emakumeen Saskibaloi Liga gorenean arituko dira datorren denboraldian. Espainiako Bigarren mailara igo zen atzo Zurt ISB joan den denboraldian, baina azken orduko aldaketak tarteko, lehenengo mailan arituko dira Iraurgiko neskak. Maier Lizaso ISBko lehendakariak adierazi duenez "tramite batzuen atzerapena" izan da arrazoia. Izan ere, taldeak izena eman behar zuen egunean agiri bat falta zitzaiela azaldu du. Horren ondorioz, Espainiako Saskibaloiko Federazioak lehentasuna eman zien ISBren aurretik beste bost talderi, nahiz eta bost horiek ez zuten plazarik. Lizasok azaldu du, "gure neskek lortutako plaza galtzeko arriskua zegoela ikusita, lehen mailan hutsik zegoen postua lortzen saiatu ginen eta, azkenean, baiezkoa jaso genuen".
Atzo, osteguna, jakinarazi zuen erabakia Espainiako Saskibaloi Federazioak. Batzordeak Iraurgiren hautagaitza onartu du, "federazioko ligetan esperientzia duelako eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu dutelako".
Irakurri albistea osorik,
Uztarria.eus-en.