Igandean egingo dute Nicolas Oteiza 'Kaito' Kultur Mahaiko ohorezko bazkide

Urola Kostako Hitza 2015eko uztailaren 24a

Nicolas Oteiza Kaito Azpeitiko Kultur Mahaiko ohorezko bazkide izendatuko dute igandean, uztailaren 26an. Sanagustin kulturgunean izango da izendapena, 18:30ean hasita. Kaito hirugarren ohorezko bazkidea izango da, Imanol Elias eta Manolo Sanjuanen ostean. Joan den astean, uztailaren 19an, ziren Kaito ohorezko kide izendatzekoak, baina bere osasun arazoak tarteko, igandera atzeratu dute. Herriko kultur taldeek, udal taldeek, kultur teknikariek, norbanakoek eta Sanagustineko zuzendaritzako kideek osatzen dute Kultur Mahaia. Kulturaren alde egindako lana aitortu nahi du ohorezko bazkidearen izendapenarekin, eta azpeitiarrak edo Azpeitian bizi diren lagunak hartzen ditu aintzat horretarako. Imanol Elias historiagilea eta Manolo Sanjuan tailagilea izan dira orain arte izendatutakoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide