Santio bezpera da gaur, ostirala, eta preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko ekitaldia egingo dute gaur Azpeitian, 19:00etan, plazan.
Marea Arroxaren indarraz, euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzera goaz! lelopean, "elkartasunaren soka" osatuko dute. Ondoren, 19:30ean, ekitaldia egingo dute plazan bertan. Musika, poesia eta aldarriak ez dira faltako, Marea Arroxak esan duenez. Behin ekitaldia bukatutakoan, luntxa izango da musikarekin.
Marea Arroxak dei egiten diote herritar orori antolatu diren ekimenetan parte hartzera, Euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideak bermatuak izan daitezen. "Guztion artean indartu dezagun guztiak etxeratuko dituen marea arroxa!".