Saninazioetarako bi pilota jaialdi antolatu ditu Ilunpe elkarteak

Urola Kostako Hitza 2015eko uztailaren 23a

Uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean jokatuko dituzte jaialdiak. Sarrerak erreserbatzeko aukera izango da aurtengoan.

Bi pilota jaialdi jokatuko dituzte Azpeitian saninaizoetan. Uztailaren 31n eta abuztuaren 1 ean. San Inazio Eguneko jaialdian bi partida izango dira, 22:30etik aurrera. Aurreneko neurketa Irribarriak eta Tolosak Agirreren eta Apraizen kontra jokatuko dute. Bigarrenean, berriz, Artola eta Albisu ariko dira Altuna III.aren eta Rezustaren aurka. San Inazio bigarren egunean, Aritz Lasak eta Urruzolak jokatuko dute Olaetxea eta Larunberen aurka. Bigarrengoan, «bi figura handi» lehiatuko dira. Izan ere, Olaizolak eta Beroizek Irujoren eta Zubietaren aurka neurtuko dituzte indarrak. Sarrerak erosteko, jaialdien egunean, 12:00etatik 14:00etara zabalduko dituzte Izarraitz pilotalekuko leihatilak. Partida aurretik ere eskuratu ahal izango dira sarrerak, 21:00etatik aurrera. Bestalde, berrikuntza gisa, aurrez sarrerak erreserbatu ahal izango dira 660-80 66 80 zenbakira deituta. Jaialdi bakoitza 30 euro ordaindu beharko da, eta bi jaialdietarako bonoa, berriz, 50 euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide