Oihana Goenaga: "Kirol bakartia da igeriketa, atzean taldea baduzu ere"

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko uztailaren 23a

Espainiako 200 metro libreko urrezko domina eskuratu du Goenagak (Azpeitia, 1999) junior mailan, Bartzelonan (Herrialde Katalanak). Denboraldiari bukaera borobila eman dio azpeitiarrak.Oihana Goenagaren ahizpa, Ainhoa, izan zen lehena igeriketa aukerat...

Espainiako 200 metro libreko urrezko domina eskuratu du Goenagak (Azpeitia, 1999) junior mailan, Bartzelonan (Herrialde Katalanak). Denboraldiari bukaera borobila eman dio azpeitiarrak.

Oihana Goenagaren ahizpa, Ainhoa, izan zen lehena igeriketa aukeratzen, baina elkarrekin egin dute ibilbidea. Hari eskaini dio kirolari azpeitiarrak Azpeitiko Udalak joan den larunbatean jarri zion txapela, berarentzat «oso pertsona berezia» delako. Espainiako urrezko domina eskuratu duzu 200 metro libreetan. Espero al zenuen emaitza? Urte osoa pasatzen dugu azken txapelketa hau prestatzen, eta irabazteko asmoarekin joaten gara denok ere. Banekien ondo ibiliko nintzela, baina urrezko dominik ez nuen espero. Maila handia egon al zen Bartzelonako lehiaketan? Bai, urtero egon ohi den bezala. Espainia osotik joan ziren igerilariak. Bigarren eta hirugarren sailkatuak, esate baterako, Murtziakoa eta Andaluzioakoa ziren. 200 metro libre. Zeuek aukeratzen al duzue zer estilotan egin nahi duzuen igerian? Berez, hautatzeko aukera ematen digute, baina krol erara egiten dugu guztiok. Azkarrena horixe da. Beste estilo bat hautatzen baduzu, oro har, motelago egingo duzu, nahiz eta badiren salbuespen batzuk. Espainiako txapelketarako zer proba prestatu dituzu? 50 metro libre, 100 metro libre, 200 libre eta 200 estilo egin ditut. Proba guztiak prestatuta joaten naiz hara urtero, eta beti duzu ilusioa irabazteko. Saikatuen zerrenda jartzen dute bukatzean, eta guztiok begiratzen diogu urduri. Agian, gutxien espero nuen garaipena izan da 200 metro librekoa, beste proba batzuetan hobeto sentitzen bainintzen. Dagoeneko bukatutzat ematen al duzu denboraldia? Bai, Espainiako txapelketak izaten dira azkenak. Orain oporretan nago, iraila bitartean. Oporretan zauden bitartean jarraitzen al dugu igerian? Ez, ez dut igeririk egiten udan. Igeria ez den beste edozer gauza egiteko aprobetxatzen dut. Jarraitzen dugu kirola egiten, baina lasai hartzen dugu. Oraindik gaztea zara, baina zer aukera ikusten dizkiozu igeriketaren munduari? Ez dut oso garbi. Batzuetan pentsatzen dut dagoeneko egin dudala nahikoa, baina garaipenek indarra ematen didate gero. Orduan, sentitzen dut sakrifizioak merezi duela. Oso kirol gogorra da igeriketa. Egunero-egunero entrenatu behar duzu, bi orduz. Gainera, kirol bakartia da, atzean taldea baduzu ere. Zuk egin behar duzu esfortzua, eta inork ezin dizu lagundu. Beraz, etorkizunean zer gertatuko den ez dakit, ikusiko dugu. Zer sentipen izaten dituzu proben ondoren? Lana ondo irteten denean, izugarria da sentimendua; baina entrenamendu gogorrak egin, eta proba gaizki eginez gero, zera pentsatzen duzu: hau guztia, zertarako?. Denboraldian zehar nolakoak dira zure entrenamenduak? Astelehenetik larunbatera entrenatzen dut. Igandeak soilik izaten ditut libre. Astegunetan, 19:00etatik 21:00era joaten naiz igerilekura, eta batzuetan gimnasiora ere joaten gara. Larunbatetan, goizetan ibiltzen naiz. Kirol guztien artean, zergatik hautatu zenuen igeriketa? Saskibaloian eta igeriketan ibiltzen nintzen. Lagun batekin hasi nintzen igerian, eta hark utzi egin zuen. Saskibaloia aukeratu nuen nik ere hasieran, eta utzi egin nuen igeriketa. Damutu egin nintzen, ordea. 11 urterekin Espainiako Txapelketa jokatu nuen, eta bosgarren egin nuen. Igeria utzi ondoren, txapelketa horretako bainujantzia ikusi nuen etxean, eta neure buruari galdetu nion zer lortzeko aukera izango nukeen, gehiago entrenatuz gero. Eta berehala hartu nuen berriro igerian hasteko erabakia. Izarraitz igeri elkartekoa zara. Taldearen babesa sentitu al duzu ibilbide honetan? Elkartean dagoen giroak asko laguntzen digu, eta entrenatzailea asko arduratzen da gutaz. Horrek lasaitu egiten zaitu, gauzak ondo edo gaizki irten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide