Euskal Herriko Herriarteko finala jokatuko du Azpeitiak larunbatean, 10:30ean, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Nafarroako txapelduna, Uharte, izango dute aurkari azpeitiarrek. Gaur, bihar eta etzi eros daitezke sarrerak, 18:30etik 20:00etara Frontoi Txikin. Hamar euro balio dute kantxan; eta bost, berriz, goiko harmailetan. Autobusa ere jarri dute, eta 8:30ean abiatuko da anbulatoriotik. Udalaren laguntzarekin, doan izango da bidaia. Hala ere, beharrezkoa da aurrez izena ematea. Sarrera erostearekin batera egin daiteke.
Ilunpe pilota elkarteko kideek esan dutenez, Santio eguna dela-eta herrian gelditzea erabakitzen dutenek aukera izango dute hiru partidak Etb1 katean jarraitzeko. Zuzeneko emanaldia egingo dute haiek.