Imanol Eliasen ondarea Udalaren esku utzi du haren familiak

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko uztailaren 21a

Oiarzabal eta Etxeberria, Azpeitiko liburutegian. (E. Albizu Lizaso) Imanol Eliasen alargunak, Itziar Oiarzabalek, Azpeitiko Udalari eman dizkio historiagileak eginiko liburu, argazki eta bestelako lanak. «Haren oroimena bizirik mantentzeko modua» dela-eta, herriaren eskuetan utzi ditu Oiarzabalek. «Etxean zuen altxorra, ondarea, etxean utzi beharrean, Udalari eman dio Oiarzabalek, eta orain herritarrek aukera dute Imanol Eliasek bere bizitzan zehar egindakoaz disfrutatzeko», esan du Eneko Etxeberria alkateak. Azpeitiko liburutegian daude horiek gordeta, kontsultatu ahal izateko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide