Elvisavuelo, Eskakeitan, Erokomeri, Anje Duhalde, Las Tuercas, Zea Mays, Egurra ta kitto, Esne Beltza, Las Tea Party... Azpeitiko festetan

Nerea Uranga 2015eko uztailaren 20a

Ostiraletik aurrera festa egun ugari izango da Azpeitian: asteburuan Baserritarren eta Umeen egunak dira eta uztailaren 30etik aurrera sanignazioak

Hamaika kontzertu izango da datorren asteburuan eta abuztuaren 2ra bitartean Azpeitiko San Ignazio jaien barruan. Hona Azpeitian joko duten batzuk: Elvisavuelo Gospel Band (uztailak 25); Lockheed, Skakeitan, Unsain taldea, Tajon Prieto y los Kuajolotos eta Erokomeri (uztailak 30); Kaluse taldea, Anje Duhalde, Las Tuercas eta Osso (uztailak 31); Katekesis, Zea Mays, Referee DJa eta Egurra ta Kitto (abuztuak 1); eta Esne Beltza, Oihan Vega eta Las Tea Party (abuztuak 2).

AZPEITIKO JAIETAKO EGITARAUA:

UZTAILAK 24, OSTIRALA. Preso eta iheslarien eskubideen aldeko eguna 19:00. Ekitaldia, herriko plazan. Ondoren, luntxa. UZTAILAK 25, LARUNBATA. Baserritarren eguna. 10:30. Goiz eresia, Azpeitiko Musika Banda eta Izarraitz Txistulari Taldea. 10:30. XXXIV. Tiro txapelketa, Lapatxen. Ollagorra ehiza eta arrantza elkarteak antolatuta. 11:00. Eskualde mailako arraza desberdineko ganadu erakusketa. 11:00. XVII. Ardi Gazta Lehiaketa.11:00. Hazparnekoei harrera eta ongietorria. 11:30. Nafarroako banderari omenaldia. Perez Arregi plazatik herriko plazara kalejira eta ondoren ohorezko dantza. Azpeitiko Napar Zuzterrak antolatuta. 12:00. XLIII. Sagardo lehiaketa, herriko plazan. 12:00. Bertsolari eta trikitilarien saioa. Nerea Ibarzabal, Beñat lizaso eta Sebastian Lizaso bertsolariak eta Laja aita-semeak, Lutxurdixo eta Berastegi trikitilariak. 18:00. Kantu poteoa, San Martin egoitzatik hasita.goo 18:30. Azpeitiko Errekortari Txapelketa, zezen plazan. Zezen Beltz eta Toropasion-ek antolatuta. 19:30-22:30. Jainekin txarangaren kalejira. 23:00. Elvisavuelo Gospel Band taldearen kontzetua, herriko plazan. UZTAILAK 26, IGANDEA. Umeen Euskal Festa. 10:00. Goiz eresia, Juan Antxieta Musika Eskolako txistulari eta banda gaztearen eskutik. 11:00. Umeen meza nagusia, Juan Antxieta Musika Eskolako abesbatzak abestuta, parrokian. Ondoren, Erraldoien kalejira, parrokiatik irtenda. Parte-hartzaileak: Bergarakoak, Ostargikoak, Azkoitikoak, Hondarribiko Izugarrizkoak, Zarauzko Txabillokoak, Elgoibarkoak, Txantreakoak, Urduñakoak, Errotxapeakoak, Iruñeko Alde Zaharrekoak, Gasteizkoak, Añorgakoak eta Azpeitikoak. 12:00. Haurren dantzak, herriko plazan. 12:30. Erraldoien dantza lehiaketa eta sari banaketa, herriko plazan. 14:00. Herri haur eta gaztetxoen bazkaria, eta segidan jolasak. 16:00. XXXV. Ignazio Deuna Saria. Kadete mailakoa. Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatuta. Perez Arregi plazatik irtenda. 17:00. Kalejira, Alde Zaharrean. 19:00. Gaztetxoen festa. UZTAILAK 28, ASTEARTEA 18:30. Saninazioetako zezenketetako desenkajonamendua, zezen plazan. 21:15. Azpeitiko Musika Bandaren kontzertua. Azpeitiko pasodobleak. Plaza Txikian. UZTAILAK 30, SAN IGNAZIO BEZPERA 11:00. Hamaiketakoa, herriko plazan. 11:30. Saltxa Arroxa, herriko plazan. 12:00. Txupinazoa. Aurten herrian Ikastola sortu zenetik 50 urte betetzen dira, eta txupinazora Azpeitian ikastola sortu, butzatu eta lehen urratsak eman zituztenak gonbidatu dituzte. 12:05. Azpeitiko Musika Banda, Izarraitz Txistulari Taldea, Biasteriko dultzaineroak eta erraldoi eta buruhandien kalejira. 12:05. Marea Arroxa Eskandalue Elektrotxarangarekin. 15:00. Herri bazkaria, herriko plazan. Ondoren, lagunarteko jolasak txosnetan eta txosnak zabaltzea. 18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean. Zezen Beltz taldeak antolatuta. 19:00. Meza eta bederatziurrena, Loiolako basilikan. Parrokiko eta Barrenetxea abesbatzak Julian Barrenetxearen Arratseko otoitzak abestuko dute. Itziar Urbieta ariko da organu-jotzaile eta zuzendaria Jaime Amenabar izango da. 19:30-21:30. Rock kalean kale animazioa eta ikuskizuna, kaleetan zehar. 22:00. Lockheed taldearen kontzertua, txosnetan. 23:00. Su festa. Zaragozana su etxearekin. 23:30. Skakeitan taldea, herriko plazan. 23:30. Unsain taldearekin erromeri dantzaldia, Olazko Andre Mariaren plazan 00.30. Tajon Prieto y Los Kuajolotes, txosnetan. 02:00. Erokomeri taldearen erromeria, txosnetan. UZTAILAK 31, OSTIRALA. San Ignazio Eguna. 09:00. Goiz eresia, Azpeitiko Musika Banda, Biasteriko dultzaineroak eta Izarraitz txistulari taldea. 10:10. Udalbatza udaletxetik parrokiara. 10:30. Prozesioa, parrokiatik irtenda. 11:00. Meza, parrokian. Herriko apaizek eta Juan Cruz Irizar Donostiako bikario nagusiak emango dute. Parrokiko eta Julian Barrenetxea abesbatzek Jose Mari Altunaren Olazko Amari meza abestuko dute. Mikel Arenas izango da ordano-jotzailea eta Jaime Amenabarrek zuzenduta. 12:00. Urolatarrak txaranga, kaleetan. 12:00. Kimura judo klubekoen erakustaldia, herriko plazan. 12:30. Zezenen aukeraketa, zezen plazan. 12:30. Entzierroa, elizkaletik Done Jakue kalera, Zezen Beltz taldeak antolatuta. 13:00. Azpeitiko Musika Bandaren kontzertua, Sanagustin kulturgunean. Unai Frantzesenak zuzenduta. 14:30. Txomingero bazkaria, Erdikalean. 17:00. Txiki-Chef sukaldari tailerrak gaztetxoentzako, herriko plazan. 18:00. Txomingero jolasak, Eguenero elektrotxarangarekin. 18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean. Zezen Beltz taldeak antolatuta. 18:30. Zezenketa. Zezen plazan. Celestino Kuadri (Huelva, Andaluzia, Espainia) ganadutegiko zezenak. Ezpatariak: Paulita, Perez Mota eta Sergio Serrano. 19:00. Oria txaranga. 22:00.  Azpeitiko Kaluse taldearen kontzertua, txosnetan. Ondoren, Ernairen ekitaldia, txosnetan. 23:00. Esku pilotako partidak, Izarraitz pilotalekuan. 23:00. Su festa. Astondoa su etxea. 23:30. Anje Duhalderen kontzertua, herriko plazan. 23:30. Elustondo anai-arrebekin erromeria, Olazko Andre Mariaren plazan. 00.30. Las tuerkas taldearen kontzertua, txosnetan. 01:30. Osso taldearen kontzertua, txosnetan. ABUZTUAK 1, LARUNBATA. San Ignazio bigarrena 09:00. Goiz eresia, Izarraitz txistulari taldea, Azpeitiko Banda eta Biasteriko dultzaineroekin. 10:00. Preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea, Loiolan. 10:15. Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko agintariei ongietorria, udaletxean. 11:00. Meza nagusia, Loiolako basilikan. Herriko apaizek eta Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak emanda. Parrokiko eta Julian Barrenetxea abesbatzek Jose Luis Frantzesenaren Jasokunde meza abestuko dute. Jose Luis Frantzesena ariko da organo-jotzaile eta Jaime Amenabarrek zuzenduko du. 11:00. VIII. Bakailao Txapelketa, herriko plazan. 12:30. Zezenen aukeraketa, zezen plazan. 12:30. Entzierro txikia, Elizkaletik Done Jakue kalera. Zezen Beltz taldeak antolatuta. 14.30. Herri bazkaria, azoka plazan. 17:00. Kantugiro karaokea, herriko plazan. ETBk antolatuta. 17:00. Mus txapelketa, Sanagustin kulturgunean. (16:30etik aurrera eman behar da izena, Sanagustin kulturgunean). 18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean. Zezen Beltz taldeak antolatuta. 18:30. Zezenketa, zezen plazan. Ana Romero ganadutegia (Cadiz, Andaluzia, Espainia). Ezpatariak: Juan bautista, Manuel Escribano eta Arturo Mecias. 18:30. Emakumeok kalera! ekitaldia, herriko plazan. 18.45. Los Pasai txarangaren emanaldi berezia, zezen plazatik irtenda. 22:00.  Katekesis taldearen kontzertua, txosnetan. 23:00. Esku pilota partidak, Izarraitz pilotalekuan. 23:30. Zea Mays taldea, herriko plazan. 23:30. Referee DJa, Olazko Andre Mariaren plazan. 00:30. Egurra ta Kitto, txosnetan. 02:00. Map-H DJa, txosnetan. ABUZTUAK 2, IGANDEA. 06:00. Incansables txaranga. 07:00. Zezena, Done Jakue kalean. 08:00. Gaupaseroen argazkia, herriko plazan. 11:30. Bertso-pala, Frontoi Txikian. Sebaxtian Lizaso eta Iñigo Ibañez bertsolariekin. 12.30. Zezenen aukeraketa, zezen plazan. 12:30. Entzierro txikia, Elizkaletik Done Jakue kalera. Zezen Beltz taldeak antolatuta. 16:00. Haur parkea, herriko plazan. 18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean. Zezen Beltz taldeak antolatuta. 18.30. Zezenketa, zezen plazan. Pedrosa de Yeltes (Salamanca, Espainia) ganadutegia. Ezpatariak: Javier Castaño, Juan del Alamo eta Lopez Simon. 19:00. Gau Erdi txaranga. 19:00. Erabakitze eskubidearen aldeko ekitaldia, herriko plazan. 20:00. Juan de la Rubia organo-jotzailearen kontzertua. Musika Hamabostaldiaren barruan. Loiolako basilikan. 23:00. Esne Beltzaren kontzertua, herriko plazan. 23:00. Oihan Vega DJ Festa, Olazko Andre Mariaren plazan. 00:30. Las Tea Partyren kontzertua, txosnetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide