Santio eguneko kantujirako entsegua da gaur

Urola Kostako Hitza 2015eko uztailaren 17a

19:00etan da hitzordua, Sanagustipean. Santio eguneko kantujira, berriz, San Martin egoitzatik abiatuko da, 18:00etan.

Santio eguneko kantujirako entsegua egingo dute gaur, 19:00etatik aurrera, Sanagustinpean. Saio horretan prestatuko dituzte datorren larunbatean, Santio egunean, abestuko dituzten kantak. Santio egunean, San Martin egoitzatik abiatuko dira kantujirako kideak, 18:00etan. Herritar guztiak daude gonbidatuta festa usaina duen kalejirara.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide