Euskal Herriko eskuzko Herriartekoko finaleko txartela jokoan izango da gaur, Markina-Xemeinen (Bizkaia). Azpeitiko Ilunpe elkarteko kideek jokatuko dute Markina-Xemeingo pilotarien aurka. Gaurko partidekin erabakiko dute nor lehiatuko den datorren larunbateko, uztailaren 25eko, norgehiagokan, Iruñeko Labrit pilotalekuan. 19:00etan da hitzordua, Bizkaiko udalerrian.
Joan den ostiraleran,
2 eta 1 irabazi zuten azpeitiarrek joaneko partida, Frontoi Txikin. Gaurko partida hasi aurretik, 18 tantoko aldea dute Ilunpekoek. Kadeteek eta Seniorrek irabazi zuten joan den astean, eta jubeniletan markinarrak izan ziren garaile.