Azpeitiko Auto Klasikoen XII. Rallya egingo dute bihar

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko uztailaren 17a

11:00etan bilduko dira gidariak, epaitegi pareko plazan, Sanjuandegin. Abiadura baino gehiago, abileziak izango du garrantzia biharko lasterketan.Azpeitiko Auto Klasikoen XII. Rallya egingo dute bihar, 25 urte baino gehiago dituzten autoekin. 11:00etan...

11:00etan bilduko dira gidariak, epaitegi pareko plazan, Sanjuandegin. Abiadura baino gehiago, abileziak izango du garrantzia biharko lasterketan.

Azpeitiko Auto Klasikoen XII. Rallya egingo dute bihar, 25 urte baino gehiago dituzten autoekin. 11:00etan hasiko da lehia, Euskal Herria auzoko plazatik, epaitegi paretik. Erlojupeko zazpi zati osatu beharko dituzte parte-hartzaileek; guztira 229 kilometro izango ditu ibilbideak, eta horietatik 199 izango dira erlojupekoak.

Parte-hartzaile ugari izango ditu probak aurtengoan; gehien bat, Arabakoak, Bizkaikoak eta Gipuzkoakoak. Antolatzaileek azaldu dutenez, garrantzitsuena ez da izango abiadura proba horretan, gidariaren eta kopilotuaren abilezia baizik. Izan ere, antolatzaileek hala ezarrita, orduko 50 kilometroren langa ezin izango dute pasatu haiek. Horrez gain, nabarmendu dute autoek ez dituztela gaur egungoek bezalako «erosotasunak»; aire giroturik, esate baterako, ez dute izango.

Labaka eta Otaegi

Joxe Labaka eta Aitor Otaegi azpeitiarrak izango dira parte-hartzaileen artean, 1987ko Citroen Visa GTI batekin. Orain arte izena eman dutenen artean, faboritoen artean kokatu dute antolatzaileek etxeko bikotea Lagun Arteakoek, Txema Foronda eta Pilar Rodesekin (1985eko Panther Kallista) eta Nacho Bañares eta Alfonso Oiarbiderekin (1981eko Seat 31) batera.

Auto klasikoen rallyko autorik zaharrenak 1970eko bi dira, orain artean: Marcelo Rodriguezen Renault 8-a eta Ramon Marijuanen Mercedes 250C-a. Porsche, BMW eta Ford etxeetako auto klasikoak ere ez dira faltako biharko Azpeitiko rallyan, hala azaldu dute Lagun Artea eskuderiako kideek aurkezpen ekitaldian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide