Kultur Mahaiak igande honetan zuen ekitaldia egiteko asmoa, baina osasun kontuengatik atzeratu dute hitzordua.
Kultur Mahaiak ohorezko bazkide egingo du Nicolas Oteiza Kaito, urtez urte herriko albiste, festa eta gertaerak irudietan bildu dituen gizona. Igande honetan ziren ekitaldia egitekoak, baina hurrengo astera, uztailaren 26ra, aldatu behar izan dute data, Kaitoren osasun kontuak tarteko. 18:30ean izango da hitzordua, Sanagustin kulturgunean.Kultur Mahaiaren hirugarren ohorezko kidea izango da Oteiza, Imanol Elias eta Manolo Sanjuanen ostean.
«Kulturaren alde» eginiko lana eskertu nahi dio Azpeitiko Kultur Mahaiak: «Artxibo lan handia egin du bideo zein argazki formatuan, besteak beste, herriko kultur ekitaldiak bilduz». Herritar guztiak gonbidatu ditu Kultur Mahaiak ekitaldira.