Hilaren 26an egingo dute 'Kaito' Kultur Mahaiko ohorezko bazkide

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko uztailaren 16a

Igande honetan ziren ekitaldia egitekoak, baina atzeratu egin dute, haren osasun arazoak tarteko. Kultur Mahaiaren hirugarren ohorezko kidea izango da Oteiza, Imanol Elias eta Manolo Sanjuanen ostean.

Kultur Mahaiak ohorezko bazkide egingo du Nicolas Oteiza Kaito, urtez urte herriko albiste, festa eta gertaerak irudietan bildu dituen gizona. Igande honetan ziren ekitaldia egitekoak, baina hurrengo astera, uztailaren 26ra, aldatu behar izan dute data, Kaito-ren osasun kontuak tarteko. 18:30ean izango da hitzordua, Sanagustin kulturgunean. Kultur Mahaiaren hirugarren ohorezko kidea izango da Oteiza, Imanol Elias eta Manolo Sanjuanen ostean. "Kulturaren alde" eginiko lana eskertu nahi dio Azpeitiko Kultur Mahaiak: "Artxibo lan handia egin du bideo zein argazki formatuan, besteak beste, herriko kultur ekitaldiak bilduz". Herritar guztiak gonbidatu ditu Kultur Mahaiak ekitaldira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide