Errekortari txapelketako sarrerak salgai izango dira bihartik aurrera

Urola Kostako Hitza 2015eko uztailaren 16a

Azpeitiko Errekortaria 2012- Zezen Beltz Saria Santio eguneko, Uztailaren 25eko, IX. Errekortarien Txapelketako saioa ikusteko sarrera numeratuak udaletxe azpian eros daitezke: bihar, ostirala, 18:00etatik 20:00etara; etzi, larunbata, 12:00etatik 14:00etara; igandean, 12:00etatik 14:00etara; hilaren 24an, 18:00etatik 20:00etara, eta 25ean bertan, 11:00etatik 14:00etara. Sarrera numeratu gabeak ohiko tabernetan eros daitezke: Azpeitian Pastorkua, Juantxo Txiki, Iraurgi SB, Ametsa, Harzubia, Eguzkitza, Azpeitia, Etxe Zuri, Jim Clark eta Kantoin, eta Azkoitian Elurren. Santio egunean da saioa, larunbatean, 18:30ean Azpeitiko zezen plazan. Sarreren prezioak: Orokorrak, numeratu gabeak: 0-4 urte: doan. 5-14 urte:10 euro. 15 urtetik gora: 15 euro. Numeratuak: Barrera: 25 euro. Grada, 1. ilara: 20 euro. Palkoa, 1. ilara: 20 euro. Palkoa, orokorra: 15 euro. Prezioak berdinak dira eguzkitan nahiz itzalean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide