Loiola auzoko Amenabar Hotela botako dute. Azken aldian teilatutik zatiak erortzen ari direla-eta, Azpeitiko Udalak erabaki du hura botatzea, herritarrei kalteak eragin aurretik. Hotelaren jabeek onartu egin dute erakundearen eskaera, eta datozen egunetan hasiko dira hura botatzen. Udalak adierazi du "ospe eta errekonozimendu handiko hotelari" agur esango diotela.