Bakailao lehiaketaren aurkezpena atzo Zulo Zabal elkartean (Uztarria.eus)
Azpeitiko saninazioetan aurten ere Marea Arroxak Bakailao Txapelketa antolatu du, San Inazio bigarrenez jokatuko da. Txapelketan izena emateko epea zabaldu dute eta uztailaren 28ra bitartean egongo da horretarako aukera. Norbanako bezala edota elkarte gisa hartu daiteke parte. Izena emateko 943-15 70 68 edo 688-69 40 85 telefono zenbakietara deitu behar da. Parte hartzea mugatua izango da, gehienez 40 taldek hartuko dute parte.
Zortzigarren edizioa da aurtengoa eta festa batzordeko kideek "parte hartze handia espero" dute. Abuztuaren 1ean 11:00etan hasiko da txapelketa.