Ipurtargi Fest egun osoko festa izan zen atzo, igandea, Loiolako belardietan. Eguerdi artean artisau azoka eta haurrentzako jolasak egon ziren. Gero, arratsaldean Ekain pailazoaren ikuskizuna eta
Kontrako Eztarrixe irratiko Hankak lurrien saiokoak izan ziren. Nestor musikariak ere bere emanaldia eskaini zuen, irratsaioan gitarra joz eta gero pianoa. Eguna bukatzeko afaria eta Occi di Farfallaren emanaldia izan ziren.