Omenaldi hunkigarria egin diote Joxemari Orbegozo dantzariari

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko uztailaren 13a

Omenaldi hunkigarria egin zioten atzo, igandea, Joxemari Orbegozo dantzari azpeitiarrari. Urtero legez, Azpeitia Dantzan zikloaren baitan, saloiko dantzak eskaini zituzten Soreasu antzokian. Hamaika saio egin zituzten, dantzari ugariren artean. Soreasun izan ziren Orbegozoren eskoletako ikasleak; Azpeitikoak ez ezik, baita gainontzeko herrietakoek ere. Orbegozoren ikasle-talde guztiek eman zioten oroigarri bana, Pastorkua tabernako lagunek ere bai. Azpeitiko eta Zumarragako Udalek ere aitzortza egin zioten Orbegozori, baita haren dantzako bikotekide Amaia Gonzalezi ere.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide