Ipurtargi Fest egingo dute igandean Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2015eko uztailaren 10a

Occi di Farfalla taldearen diskoaren azala Ekitaldi berezia egingo dute igande honetan Loiolan. I. Ipurtargi Fest jarri diote izena, eta 11:00etatik aurrera, egun osoko egitaraua prestatu dute. Batetik, 11:00etatik aurrera eskualdeko artisauak egongo dira Loiolako zelaietan, euren lanak erakutsi eta saltzen. 14:00ak aldera, berriz, piknika egingo dute. Antolatzaileek azaldu dutenez, norberak eraman beharko du jatekoa. Tarte horretan zuzeneko musika egongo dela jakinarazi dute.  18:00etan Ekain pailazoaren emanaldia izango da, eta 20:00etan afari beganoa egingo dute. Azpeitiko Gaztetxeko sukaldariak ibiliko dira afaria prestatzen. Gainera, gogorarazi dute hori izango dela ikasturte honetako azken jantoki begetarianoa. Ondoren,  21:30ean, berriz ere zuzeneko musika egongo da, Occi di Farfalla zarauztarren kontzertuarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide