Bi urteko kartzela zigorra jarri diote gizon bati, 2009ko ekainaren 21ean gazte bati labankada emateagatik. Beste gazte bat ere atxilotu zuten orduan, erasoan parte hartzeagatik eta beste gazte bati ukabilkada emateagatik. Hari hamar eguneko zigorra jarri diote. Horrez gain, 5.872 euroko kalte ordainak ordaindu beharko dizkiote erasotzaileek erasotutako gazteari.
Auzipetuak aitortu egin zuen eginikoa, epaiketa egin zenean. Hori dela-eta, epaileek eutsi egin zien fiskalak eskatutako zigorrari.Epaiak lesio delitu larria egotzi dio erasotzaileari, labankada tresna arriskutsu batekin egiteagatik.
2009ko erasoa
Azpeitiko Erdikalen izan zengertaera, duela sei urte, 00:30ak inguruan. Gaztea batzuen artean liskarra sortu zen, eta borrokan bukatu zuten. Bertatik pasatu zen beste pertsona bat gatazkan bitartekotza egiten saiatu zen eta, gazteetako batek labana atera eta eraso egin zion. Sabelean labankada jaso zuen azpeitiar gaztea ospitalera eraman zuten, eta sei egun igaro zituen.