Azpeitiko umeen egunerako izena eman daiteke hilaren 10ean, 11n eta 15ean

Urola Kostako Hitza 2015eko uztailaren 8a

Uztailaren 26an umeen eguna ospatuko dute Azpeitian, saninazioen baitan. Horretarako, 2005etik 2011 bitartean jaiotakoek izena eman behar dute honako egunetan:
  • Uztailaren 10ean, 18:00etatik 20:00etara.
  • Uztailaren 11n, 11:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 19:00etara.
  • Uztailaren 15ean, 11:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara.
Plazan jarriko dute mahaia, eta lau euroko prezioa du izen-emateak. Kamiseta eta bazkaria ordainduko dute horrela. 2001etik 2004a bitartean jaiotakoek beraien gisara erabakiko dute zer nahi duten egin. Uztailaren 14an dute hitzordua, 18:30ean, plazan egingo duten bileran. Meriendak lagunduta erabakiko dute egitaraua.

Umeen eguneko egitaraua

14:00etan elkartuko dira ume guztiak, bazkaltzeko. 2011, 1010 eta 2009an jaiotakoak plazan bilduko dira, Lokotx tabernaren inguruan. 2008, 2007, 2006 eta 2005ean jaioak, berriz, berdura plazaren atzean. Bazkal ostean, jolasak, kale-jira eta merienda egingo dituzte, eta 17:30ean joan beharko dute gurasoek haien bila. Antolatzaileek esan dute umeak busti eta zikindu egingo direla egun horretan, beraz, komeni da arropa hori kontuan izanda aukeratzea. Grasoen laguntza eskertuko dutela ere adierazi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide