Oñatiko (Gipuzkoa) Markel Irizar, Garmendia eta Odriozola elkarteek antolatuta, irteera egingo dute Frantziako Tourreko bi etapa ikusteko uztailaren 15ean eta 16an. Hamaikagarren eta hamabigarren lasterketa ikusiko dituzte, beraz: Pau/Cauterets - Valee de Saint-Savin eta Lannemezan/Plateau de Beille.
Ostiralera arte eman daiteke izena irteeran, azpeitiarrek horretarako aukera dute Aitzaki kirolak dendara joanda edo hara deituta: 943- 15 07 38. Irteera, uztailaren 14an, astelehenean, izango da, 15:00etan, eta hilaren 16an bertan itzuliko dira. 160 euroko prezioa du txangoak helduentzat, eta 80 eurokoa 17 urtetik beherakoentzat. Prezio horrekin ordainduko dira garraioa, jana eta edana. Antolatzaileek azaldu dutenez, kanpin dendetan egingo dute lo.