[Uztarria.eus] Ansa II.a eta Agirrezabala dira Azpeitiko XVI. Erremonte Txapelketako irabazleak, Matxin III.a eta Zalduari 40 eta 32 irabazi ondoren. Ostiralean (uztailaren 3an) jokatu zuten erremonte lehiako finala Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan.
Txapeldunak hasieratik nagusitu ziren neurketan, lau puntuko aldea aterata. Matxin III.a eta Zaldua tantoak berdintzen saiatu baziren ere, azkenean zortziren aldearekin nagusitu ziren Ansa II eta Agirrezabala.
Finala ez zen ostiralean jokatutako partida bakarra izan. Izan ere, sarrerakoan Urteaga eta Ion aritu ziren Zeberio II.a eta Barrenetxea IV.aren aurka. Orekatua izan zen neurketa eta azkenik, Urteaga eta Ion nagusitu ziren, 40-37 eginda.