Hirutik hiru partida irabazita Azpeitia gailendu da Herriarteko finalean

Urola Kostako Hitza 2015eko uztailaren 5a

Hirutik hiru partida irabazi ditu Azpeitiak Herriarteko Txapelketan eta, Tolosaren kontra nagusitu ostean, laugarren txapela ekarri dute herrira. 10:30ean hasi dira finaleko partidak Donostiako Atano III.a pilotalekuan, eta azpeitiar ugari gerturatu dira hiriburura. Aurreneko partidan 22 eta 18 nagusita dira Jon Alberdi eta Mikel Unanue kadete azpeitiarrak. Jarraian Gorka Iriarte eta Julen Egiguren jubenilak irabazi dute norgehiagoka, 22 eta 18. Hirugarren eta azken partidan, berriz, 22 eta 10 nagusitzea lortu dute Daniel Murgiondok eta Jurgi Larrañagak.

Harrera beroa herrian

Harrera beroa jasoa dute herrian Ilunpeko kideek. Etxe-Zuritik udaletxera bideko kalejira egin dute jokalariek eta taldeko kideek. Aurretik, Añota sagardotegian izan dira bazkaltzen. Euripean izan bada ere, txalo artean jaso dituzte udaletxean herritarrak.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide