Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herritar batek kioskoaren teilatu berria ikustean esana: "Zezen-plaza berria ekarri dute Azpeitira". Izan ere, kioskoaren gaineko 'txapela' eraman dute plazara. Prefabrikatutako teilatua jarriko diote, eta erdia ekarri dute gaur, asteazkena. Ikusmina piztu du Azpeitian kioskoaren teilatuak, eta herritar ugari ibili dira argazkiak ateratzen. "Eskerrak ekarri diguten teilatua", esan du batek. "Bai, bale gaituk saninazioetarako", erantzun dio besteak. Dena dela, Azpeitiko Udalak adierazi zuen santioetarako prest egongo dela herriko plaza berritua.