Igerilekuko eraikinari aterpea egiten hasi ziren atzo, astelehena. Hori dela-eta, itxita egongo da igerilekuko sarrera nagusia lanak bukatu arte, "pieza arriskutsuak eta astunak" erabiltzen ari direlako. Lanak amaitu bitartean, estali gabeko igerilekutik sartu beharko dute erabiltzaileek estalitako guneetara ere. Udalak adierazi duenez, ezinduek eta haurrentzako kotxeak dituztenek Kirol Patronatuko langileei eskatu diezaiekete laguntza.