Loiolako Eduardo Txillidaren eskultua bota izana salatu du Azpeitiko Udala. San Inazioren omenez egin zuen eskultura Txillidak, eta ostegun gauean aurkitu zuten lurrean. Udalak ekintza salatu du, eta herritarrei esan nahi die "ezinbestekoa" dela "herriko ondarea zaintzea". "Guztiona da, eta denok zaindu behar dugu ondo. Hori transmititzen jarraitu nahi dugu Azpeitiko Udaletik", nabarmendu dute. Udalaren arabera, Udaltzaingoa gertatutakoa "ikertzen" ari da, eta norbaitek zerbait ikusi badu, 943 15 13 13 telefono zenbakira dei dezake.