(Azpeitiko Udala)
Bukatu dituzte dagoeneko plaza berritzeko lanak Aratzerrekan. Haurrentzako parkea jarri dute bertan, 0 eta 12 urte bitarteko umeei eta gaztetxoei zuzendua. Parkea egin aurretik, plaza oinezko egin dute eta aparkalekuak egokitu dituzte, auzotarrek Denon Artean prozesuan eskatu bezala. Aurrekontua 120.000 eurokoa zen; eta, Erein programaren laguntzei esker, Udalak 48.000 euro ordaindu ditu.