Plaza berritzeko lanak aurrera doaz, eta kioskoa jartzen hasi dira dagoeneko. Kiosko zaharreko zutabeak berrituta eraikitzen ari dira egitura berria; herritarrek, galdeketa bidez, hala erabakita. Azpeitiko Udalak aurreikusi du Santio jaietarako prest egongo dela herriko plaza.