Seniorrak, partidak hasi aurretik. (E. Albizu Lizaso)
Herriarteko finala jokatuko dute azpeitiarrek igandean, Tolosaren kontra. Izan ere, finalerdietako etorrikoa irabazi zuen atzo, igandea, Azpeitiko seikoteak, kadeteen eta seniorren garaipenarekin. Joanekoan ere gailendu ziren azpeitiarrak etxean; lau partida irabazita pasatu dira, beraz, uztailaren 5ean, igandean, jokatuko duten finalera.
Kadeteak, partida hasi aurretik (E. Albizu Lizaso)
Mikel Unanue eta Jon Alberdi kadeteek irabazi zuten lehen norgehiagoka, 22 eta 14. Nahiko berdindua izan zen partida erdi aldera arte. Hasieran azpeitiarrak aurretik hasi baziren ere, estuasun unea izan zuten, eta 6 eta 9an, adibidez, atzetik joan ziren. Erdi parean hartu zuten martxa, eta lan ona egin zuen Alberdi atzelariak. Aurre hartu, eta abiadan egin zituzten azken tantoak.
Gorka Iriarte eta Julen Egiguren jubenilek 22 eta 11 galdu zuten Astigarragarren kontra. Hasieran, berdindura joan zen norgehiagoka, baina ezin izan zioten eutsi etxekoen mailari. Bestalde, 22 eta 18 irabazi zuten seniorrek. Azken partida izanda, nahikoa zuten 15 tanto egitea tanto zenbaketan aurretik izateko, baina garaipena eskuratu zuten. Hasieran aise hasi ziren azpeitiarrak, baina finalera pasatzeko behar zituzten 15 tantoak lortzean, asko aldatu zen partida, 15 eta 5ean zegoen markagailua orduan, baina azkar igo ziren etxekoak 18ra.
Kadeteak, partida hasi aurretik (E. Albizu Lizaso)
Joanekoan ere 2 eta 1
Joan den astean ere bi partida irabazi zituten Azpeitiko pilotariek Astigarragakoen kontra. Horrez gain, 11 tantoko aldearekin joan ziren atzokoan Astigarragako etorrikora. Frontoi Txikin, 22 eta 16 irabazi zuten Azpeitiko kadeteek; 22 eta 14 galdu zuten jubenilek eta 22 eta 9 irabazi, berriz, seniorrek. Finalerdietako joaneko eta itzuliko norgehiagoketan nagusituta, datorren igandean, uztailak 5, Donostiako Atano III.a pilotalekuan tolosarren aurka lehiatuko dira azpeitiarrak, 10:30etik aurrera.
Azpeitiarrek hiru aldiz irabazi dute herriarteko txapela: 2004an, 2008an eta 2010ean. Azken urteetan, ordea, ez dira aurkeztu lehiara, taldea sortzeko izan dituzten zailtasunak tarteko. 2013an eta 2014an, ez dira txapelketan izan Ilunpe Pilota Elkarteko kirolariak.
Seniorrak, partida hasi aurretik (E. Albizu Lizaso)