Europako Sega Txapelketari begira, danbor elkarteen arduradunekin bilera egingo dute asteazkenean

Urola Kostako Hitza 2015eko ekainaren 26a

Europako Sega Txapelketa jokatuko dute Azpeitian, abuztuaren 28tik 30era. Horren harira, abuztuaren 29an, desfile bat antolatu dute herriko festa eta kultur ohiturak ezagutarazteko. Horretarako, Udalaren arabera, "ezinbestekoa" da herriko danbor-joleek parte hartzea. Elkarteetako arduradunekin bilera bat antolatu du, beraz, Udalak asteazkenerako, uztailaren 1erako. Udal areto nagusian bilduko dira, 20:00etan; eta bilera, gehienez, ordubetekoa izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide