Astelehen eta astearte gauak Orkatzen igaroko dituzte azpeitiarrek

Urola Kostako Hitza 2015eko ekainaren 26a

Astelehen eta astearte gauak Orkatzen igaroko dituzte herritarrek; izan ere, mehatxupean dauden 101 tabernetan pasatuko dituzte gauak, txandaka, Euskal Herri osoan. Lehenak azpeitiarrak izango dira, eta haien atzetik beste herriko tabernetan ere gauza bera egingo dute. Horren harira, egitaraua prestatu dute, eta egitarau horretatik nabarmendu dute astelehenean aterako duten argazki jendetsua. Orkatz atarian da hitzordua, 20:00etan. "Agerraldiaren helburua Orkatzi babesa erakustea da, eta ixtea datozenean Orkatzen aurkituko dutena irudikatzea; hau da, erakutsi nahi dugu sektore desberdinetako herritar ugari aurkituko dituztela Orkatz babesteko prest", nabarmandu dute. Beraz, dei egin diete herritar guztiei ekintza guztietan parte hartzera.

Egitaraua

Ekainak 29 20:00etan agerraldi jendetsua eta Herri-harresiaren irudikapena Orkatzen. 20:15ean tertulia desobedientea Txerra Bolinagarekin (ELEAKeko kidea). 21:00etan afaria Orkatzen. 22:00etan sexu askapenari buruzko hitzaldia. 22:30ean mural margoketa. Lotan geratuko gara Orkatzen. Ekainak 30 9:00etan esnatu. 9:30ean gosaria. 10:00etan asanblada eta lan-banaketa. Ondoren, ekimen desberdinak egingo dira herrian zehar. 13:30ean bazkaria. 15:00etan kantautorea. 17:00etan lan-taldeen asanblada. 19:00etan martxa laranja herriko kaleetan zehar. 20:00etan afaria. 21:30ean kontzertua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide